Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Txapelketa, igandera arte
Zazpi taberna lehiatzen dira eta irabazleak herria ordezkatuko du irailean, Almazaneko finalean. Pintxo bakoitzak 2,5 euro balio du.
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Elkarteak antolatuta, Erdi Aroko Pintxoen Txapelketa egiten ari dira egunotan Hondarribian. Herriko zazpi tabernak eman dute izena eta pintxo bana aurkeztu dute. Bezeroak haien artean bozkatzeko aukera du, tabernetan banatuko dituzten fitxategiak beteta. Taberna irabazleak Hondarribia ordezkatuko du irailaren 26tik 28ra Almazanen (Soria, Espainia) egingo den Nazioarteko VII Erdi Aroko Pintxo eta Tapen Txapelketan.
Txapelketara aurkeztutako pintxoak dastatu nahi dituena, honako tabernetara joan daiteke igandea bitarte: Ardoka, Danontzat, Enbata, Gran Sol, Hondar, Kaizar eta Txantxangorri. Pintxo bakoitzak 2.5 euro balio du.