Biteri kalea erabat itxiko dute gaurtik igandera arte
Obrak direla eta, Biteri kalea erabat itxita egongo da gaurtik hasi eta datorren igandera arte. Egunotan zoladura kendu, estalkiak handitu, galtzada eta bidegorria asfaltatu eta harrizko zenefak jarriko dituzte.
Biteri kaleko 32 zenbakian garaje plaza dutenak bakarrik sartu ahal izango dira. Ostiralean, baina, ezin izango dute sartu 08:00etatik 13:00etara, euren garajearen eremuan izango baitute lanek eragina. Zamalanak egiteko, berriz, Morrongileta, Segundo Izpizua eta Xenpelar kaleetako eremuak erabili beharko dira.
Halaber, garraio publikoa indartuko dute, eta U-11 autobus linearen maiztasuna eta geltokiak indartuko dituzte.