Astelehenean zabaldu zuen Pasaiako Udalak berdintasun arloan lanean diharduten talde, erakunde eta elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea, eta hilaren 30era bitartean izango da zabalik.
Astelehenean zabaldu zuen Pasaiako Udalak berdintasun arloan lanean diharduten talde, erakunde eta elkarteentzako diru laguntzak eskatzeko epea, eta hilaren 30era bitartean izango da zabalik. Eskaera eredua
udalaren webgunean bertan eskura daiteke, edota Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Saileko bulegoan, Euskadi Etorbidearen 27. zenbakian. Udalak jakinarazi duenez, aholkularitza zerbitzua eskainiko diote hala behar duen orori, aurkeztu beharreko jardueren memoria eta dokumentazioa osatzeko.