Arraun denboraldiari larunbatean emango diote hasiera Donibanen
Nesken III. Pasaiako Ikurrina eta Mutilen V. Iberdrola Bandera izango dira jokoan Arraun denboraldia hastear da, eta igarri da giroan. Donibanen larunbatean aurkeztuko dituzte aurten arraunean ariko diren talde guztiak, baina hori, estropadan ondoren izango da. Lehenik, neskak Pasaiako III. Ikurriña eskuratzeko lehiatuko dira, eta ondoren, mutilak, V. Iberdrolako bandera bereganatzeko. Guztira, hiru traineru txanda izango dira, 17:30etik aurrera: neskek txanda bat osatuko dute, eta mutilek bi.
Traineruak lehorreratuta, tripulazio guztien aurkezpena egingo dute plazan, eta ondoren doako afaria eskainiko diete plazara biltzen diren guztiei. Horrez gain, aurtengo arropa erosteko aukera izango dela jakinarazi dute, klubeko dendatxoa zabalduko dutelako.
Omenaldia eskubaloi jokalariei
Arrauna, baina, ez da eguneko protagonista bakarri izango. Izan ere, aukera baliatuko baitute 63-64 denboraldia Espainiako txapelketa irabazi zuten Donibaneko jokalariak omentzeko. Garaipen hartatik 50 urte bete dira aurten.

