PSE-EEk informazio falta eta opakutasuna salatu ditu
San Pedron eta Trintxerpen atez atekoa noiz eta nola ezarriko duten esan dezaten eskatu diote sozialistek alkatetzari
Pasaiako PSE-EEk udal gobernu taldeak San Pedron eta Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko sistema noiz eta nola ezarriko duen jakin nahi du, eta informazioa eskuratzeko " deialdi ofizialik ezean" alkatetzari idaztiz eta formalki informazio eskaera igorri diola jakinarazi du publikoki.
San Pedron eta Trintxerpen atez atekoa noiz eta nola ezarriko duten esan dezaten eskatu diote sozialistek alkatetzari
Pasaiako PSE-EEk udal gobernu taldeak San Pedron eta Trintxerpen hondakinak atez ate biltzeko sistema noiz eta nola ezarriko duen jakin nahi du, eta informazioa eskuratzeko ” deialdi ofizialik ezean” alkatetzari idaztiz eta formalki informazio eskaera igorri diola jakinarazi du publikoki. “Udal talde sozialistak inposatu behar duten atez ateko eredua ezagutu nahi du, baita sistema ezartzeko Bilduren gobernuak darabilen egutegia ere”, eskatu du PSE-EEk. “Informazio falta” eta “opakutasunarengatik” kexu dira sozialistak, eta Donibanen egin antzera udako sasoia baliatuko dutela salatu dute, atez ateko sistema ezartzeak sor ditzakeen gatazkak saihestu aldera.
Era berean, lehen eta bigarren mailako sanpedrotarrak egongo direla salatu du PSE-EEk, “parte zaharrekoek lokal komunitarioak erabiltzeko aukera izango dutelako, gainontzekoek, zintzilikario deserosoekin moldatu beharko duten bitartean”.
“Herritarren eskakizunak entzun ordez, Bildu eta EBk hondakinak biltzeko sistema zikinago eta garestiagoa inposatzeko kapritxoari eusten diote, eta uko egiten diote herritarrekin adostutako akordioa bilatzeko aukerari”, salatu du PSE-EEk.
San Pedron atez atekoaren gaineko batzar informatiboak egiten ari dira egunotan. Atzo euskarazko batzarra egin zuten, eta gaur, 19:00etatik aurrera, gaztelaniazko batzarra egingo dute, Udal Aretoan.Horrez gain, sistema berriaren gaineko informazioa laburbiltzen duen diptikoa banatu du udalak San Pedroko postontzietan.