Lehiakortasuna hizpide izango du Arantza Tapiak, ostegunean
Irungo EAJk jakitera eman duenez, “hiriko sektore ekonomikoari buruz egiten ari den hausnarketa eta azterketaren” harira, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun arloko sailburuaren hitzaldia antolatu du ostegunerako, Urdanibia hotelean, 19:30ean.
Lehiakortasun eredu berriaren gaineko solasaldia izango da ostegunekoa, eta hiriko eragile ekonomikoek parte hartuko dute. “Egungo egoera, zein Euskadiko eta Gipuzkoako sektore ekonomikoek dituzten zailtasunak partekatu eta aztertuko dituzte” bertan.