Junkal kalea norabide bakarrekoa izango da ostegunetik aurrera
Urdanibia plazako eraberritze lanen ondorioz, trafiko antolamendu berria martxan jartzen ari da Irungo Udala. Hori dela eta, Junkal kalea norabide bakarrekoa izango da ostegunetik aurrera. Aldaketa behin betikoa izango da, eta hemendik aurrera, Santiago aldera soilik biratu ahal izango dute autoek.