Irun Laben aurkezpena Irun Factoryn
Irun Lab
sormen pilulen ekitaldi berri bat aurkeztu dute gaur goizean Miguel Angel Paez Merkataritza eta Garapen Eonomikoko delegatuak, Xabier Danboriena Menaje Kolon dendako arduradunak, Sonia Parada ETH hoteleko ordezkariak, eta Ana Alzola eta Monica Gonzalez artistek. Irungo saltokien eta bertako sortzaileen arteko elkarlana bultzatzea, zerbitzu eta produktu berritzaileak eskaini ahal izateko da Irun Lab iniziatibaren helburu nagusia.
Era honetan, hainbat proiektu martxan jarri dira dagoeneko. Denera, 17 saltokik parte hartuko dute ekitaldi berri honetan, eta 16 artisten laguntza baliatuz, ideia berritzaileak abiarazten saiatuko dira.
Sormen pilulak izenpeko sesioetan garatuko dituzte proiektu berritzaile horiek, Irun Factory sormen lantegian.
Horiek horrela, “euren negozioak dinamizatzeko eta berritzeko” aukera dute komertzioek, eta artistek, “aktibazio guneak, horizonteak zabaltzeko aukera eta euren ezagupenak zein ideiak martxan jartzeko” guneak aurkitzen dituztela nabarmendu du Paezek.