Tolosaldeak eta Hernanik irabazi dute Trintxerpeko batel estropadan
Bi segundoko aldea atera zion atzo Tolosaldeako batelak Hibaikakoari, eta honenbestez bigarren tokian helmugaratu zen neska errenteriarren ontzia. San Juan izan zen hirugarren, zortzi segundora, eta Tolosaldeako B ontzia laugarren
Bi segundoko aldea atera zion atzo Tolosaldeako batelak Hibaikakoari, eta honenbestez bigarren tokian helmugaratu zen neska errenteriarren ontzia. San Juan izan zen hirugarren, zortzi segundora, eta Tolosaldeako B ontzia laugarren. Gipuzkoako Udaberriko Batel Ligako estropada izan zen zen atzo goizean Trintxerpen.
Mutiletan, Hernanik irabazi zituen Haurren eta Kadeteen Mailako estropadak.