Itaia Kolektiboak antolatuta Itsas Feria ospatu zuten lehengo larunbatean Donibanen. Eguraldia lagun, itsasoarekin zerikusia zuen guztiaz gozatu ahal izan zuten herritarrek eta bisitariek. Plaza feriarako propio atondu zuten Itaia Kolektiboko lagunek; haurrentzako bazkaria, arraunketa, itsas lanbideen gainekoak, itsas jakien dastatzea… denetik eskaini zuten feria iraun zuen bitartean.