'Hariak' antzezlana estreinatuko du Orratxek, asteburuan
Lan berria estreinatuko du Lezoko Orratx Antzerki Taldeak ikasturtea amaitzeko hilaren 21ean, Hariak. Osasun mentaleko zentro batean elkartuko dira laneko zazpi protagonistak. Amnesia duen gaixoaren elkar ezagutzen ez duten sei lagun elkartuko ditu zentroan arduradunak bilera terapeutikoa egin asmoz. Lierni Fresnedok zuzendu du antzezlana eta aktore lanetan Gurutze Etxabe, Joseba Salaberria, Bego Azpiazu, Mertxe Larrea, Maite Vicuña, Edurne Agirrezabala eta Garazi Ugalde ariko dira.
Larunbatean izango da estreinaldia 20:00etan Gezala Auditoriumean. Hurrengo egunean bigarren emanaldia egingo du Orratxek 19:00etan Gezalan.
Txikiak ere oholtza gainean
Orratx Txiki antzerki tailerrean parte hartu duten haurrak ere izango dira oholtza gainean. Ostiralean, hilak 20, egingo dute emanaldia 18:00etan Gezalan. Antzerki eskolako hamar ikasleek egingo dute emanaldia.