Aitzol Gogorza euskal presoa askatzeko eskaerak kaleak hartu ditu azken asteetan. Ugariak dira herrian zehar zabaldu dituzten pankartak, eta saltoki ugaritako ate eta erakusleihoetan ikus daiteke halaber gaixotasun larri eta sendaezina duen presoaren etxeratzea eskatzen duen afitxa. Irudian, Gogorza exteratzeko eskatzeko asteburuan jarri duten panela ikus daiteke.