Gaur eta bihar, atez atekoaren gaineko batzarrak San Pedron
San Pedron epe motzean ezarri behar duten hondakinak biltzeko sistema berriaren gaineko batzar informatiboak egingo dituzte gaur eta bihar. Gaurko batzarra euskaraz izango da, eta gaztelaniaz biharkoa. Biak 19:00 izango dira, udal aretoan.
Batzarrek hiru zati izango dituzte. Lehen zatia sistema berriaren gaineko guztien berri emateko izango da; bigarren zatian galderak eta eta ekarpenak egiteko aukera izango da, eta hirugarren zatia esandako guztien errepasoa egiteko baliatuko dute.