Fanderiako instalazio bat (Argazkia: PSE-EE)
Errenteria-Oreretako alderdi sozialistako bozeramaile Jose Angel Rodriguezek, Fanderian dagoen gimnasia zirkuituaren gaineko utzikeria salatu du. 2011 urteko uholdeak izan zirenetik zirkuitu hori “utzita” eta “berritu gabe” dagoela esan du. Behin eta berriz eskatu duela PSE-EEk gimnasia zirkuitua konpontzea, baina gobernu taldeak esakerarieta konponketari “uko” egiten diola gaineratu du Rodiguezek. Utzikeria leporatu dio gobernu taldeari, eta jarrera horrekin herritarrei eta batez ere eramu hori baliatzea luketen kirolariei kaltetzen dituela nabarmendu du PSE-EEko eledunak.
Konponketa ez egiteko arrazoia ekonomikoa ez dela ere argitu du, ” izan ere konponketak eta proiektu berriak egiteko diru zatia gorde a dago Hazienda delegatua den Txako jaunak esan duenez. Funtsa hriek gainontzeko alderdi politikoekin proiektuak egiteklo partekatzea izango zela ere adierazi zuen bere garaian, baina Bilduren jarrera ikusita, jakin badakigu ez duela beteko”.
Donostian eta Irunen hiri zirkuituak ugaritzen ari diren bitartean Errenteria-Oreretan kirol instalazio batzuk utzita eta erabiltzeko aukerarik gabe daudela salatu du Rodriguezek, “aginduan dauden interes falta eta kudeaketa desegokiaren ondorioz”.