Elkartasunaren Motorra Jaia hasi berri da, eta egun osoan zehar hamaika ekimen antolatu dituzte helburu bakarrarekin, Juneren Hegoak elkarteari elkartasun keinua egitea, eta bide batez, gaurko jaialdian jasotzen duten diru guztia elkarte horri eskaintzeko. Goiz goizetik hasi dira antolaketa lanetan 10:30erako dena prest izateko. Egun osoan zehar askotariko ibilgailuen erakusketa izango da herriko kale nagusietan. Horrekin batera, musika emanaldi, tailerrak, txosna, ipuin kontalaria eta Juneri omenaldia egingo diote.
Laguntza sarea sortzea helburu
Juneren Hegoak elkarteak laguntza sarea sortzea du helburu, haurren gaixotasuna, heriotza edo dolu esperientzia bizi duten Gipuzkoako familiei laguntzeko. Eta erreferentzia izan nahi du elkarteak, gainera, halako esperientzia bizitzen ari diren familientzat.
Egitaraua:
- 11:00: Eureka Dance Group taldearen emanaldia
- 12:00: Shazadi dantza taldeak Sabel Dantza egingo du
- 12:30: Holly Dance-ren emanaldia
- 14:00: Irene Ipuin Kontalariaren “Munduko ipuinak Irenekin”
- 15:00: Pelax-en Rock Folk kontzertua
- 15:30: Quadetan ibilaldia
- 16:00: Inabis taldearen rock abestien bertsioak egingo ditu
- 17:00: Txokolate jatea
- 18:00: Juneri omenaldia. Los 40 Donostiako Olga Grande estaariak aurkeztuta.
- 18:30: Oparien zozketa.
- 19:00:Rockalean taldearen kalejira
- 20:15: Zozongo perkutsio taldearen emanaldia
- 20:45: Bussy Deejaik amaituko du ekitaldia.
Egun osoan zehar, ibilgailuen erakusketa, jokuak tailerrak eta ekintzak txikientzat; kamiseten salmenta postua; Txosna solidarioa.
Emanaldia hauek guztiak Xenpelar plazan izango dira.