Altamirak erabaki du auzoa nola hobetu
Amaitu da Altamira auzoan udalak abiatu zuen parte hartze prozesua. 50.000 euro zertan inbertitu erabaki behar zuten auzotarrek, eta bozketa eginda erabaki dute nola hobetu nahi duten auzoa. Horren arabera auzoan dauden haurrentzako bi parkeak guztiz berrituko ditu Lezoko Udalak eta espaloietako zuloak konpondu. Hamar aulki eta bost mahai jartzeko eskaerak ere boto gehien jaso duten proposamenen artean kokatuta dago. Farolak jartzea eskatu dute bestalde bizilagunek eta azkenik barandak jartzea.
Hamabi eskaera zeuden guztira eta horietatik bost egingo ditu udalak, aurrekontuak horietarako ematen duelako. Eskaeren artean, bosgarrena zen mikrobus zerbitzua jartzea, “aurrekontutik kanpo gelditzen da ordea, haurren parkeak berrituta ez daudelako beste 30.000 euro eta ezinezko zaigu beraz aurre egitea”, azaldu du Ainhoa Zabalo alkateak.
Lan guztiak 2014. urtean zehar egingo dituztela gaineratu du Zabalok.