Bigarren eskuko azoka egingo dute igandean Gamon Zumardian
Hileko hirugarren igandero bezala, ekainaren 15ean bigarren eskuko azoka egingo dute Gamon Zumardian. Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak edota bildumazaleentzako antzinako piezak.