Antxoko odol emaileen dei berezia, oporren atarian
Oporraldietan odolaren beharra handiagoa dela ohartarazi dute elkarteko kideek
Antxoko odol emaileek gogorarazi dute datorren asteazkenean, hilak 18an dutela odola emateko hileroko zita, ohi bezala, 18:30etik aurrera, anbulatorioan. Elkarteak ohartarazi duenez, uda garaian handiagoa izan ohi da odolaren beharra, jende gehiago bidaiatu eta ondorioz istripu kopurua handitu egiten delako. Hori dela eta, antxotarrei “eskuzabaltasunez” jokatzeko deia luzatu diete.