Datorren ostiralean, hilak 6, hasiko dira festak Errenteria-Oreretako Alaberga auzoan. Hiru egun iraungo dute, igandera arte. Aurten, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta horien artean, larunbatean, hilak 7, emango duten bertso saioa nabarmendu daiteke: Amets Arzallus eta Jon Maia, igoko dira oholtzara.
Aurreko egunean, berriz, haurrentzako ikuskizuna izango da Poxpolo eta Konpainiarekin, eta gauean, berriz, kontzertua, Jo Ta Tiro, Trikoma eta Luz de putas taldeekin.
Azken egunean Eriz Magoarekin gozatzeko aukera izango dute txikienek.
[box]
Egitaraua
Ostirala, hilak 6
- 17:30: Pailazoen emanaldia auzoko plazan: Poxpolo eta Konpainia.
- Ondoren: txikientzako askaria, Pizza Sprinten eskutik.
- 19:30: Txupinazoa eta buruhandien irteera.
- 20:00: Pintxo potea, auzoko plazan, Kaña2kaña trikitixa taldearekin.
- 22:30: Kontzertua plazan: Jo Ta Tiro, Trikoma eta Luz de Putas taldeak.
Larunbata, hilak 7
- 10:30: Diana auzoan zehar; Amulleta Danbor Kofradiaren eskutik.
- 11:00-13:30: Haur jolasak eta puzgarriak garajeen plazan.
- 12:00: Motoen erakustaldia eta txikienentzat bueltatxo bat Lagartijas Taldearen eskutik.
- 12:00: Toka eta bote txapelketak Auzo Elkartean.
- 12:30: Patata tortilla txapelketa eta, ondoren, tortillen dastaketa.
- 16:30: Aparraren festa garajeen plazan.
- 18:00: Bertso saioa auzoko plazan: Amets Arzallus eta Jon Maia.
- 19:30: Buruhandien irteera; ondoren, txikientzako askaria, Telepizzaren eskutik.
- 21:30: Auzo afaria plazan.
- 23:00: Dantzaldia goizaldera arte.
- 00:00: Argi eta Soinu ikuskizuna.
Igandea, hilak 8
- 10:30: Txistularien diana.
- 11:00: Meza auzoko hilen omenean.
- 11:30: Haur danborrada, Deiadar txarangak lagunduta.
- 12:00: Luntxa auzoko erretiratuentzat.
- 15:30: Mus txapelketa Hermanos Camino elkartean.
- 16:30: Haurrentzat marrazki lehiaketa.
- 18:00: Eriz Magoaren emanaldia auzoko plazan.
- 19:30: Buruhandien irteera eta, ondoren, txokolate-jatea.
- 20:00: Jaietako txapelketen sari banaketa zozketa mundiala.
- 21:00: Jaiei amaiera emateko… traka ederra.
[/box]