Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, Errenteria-Oreretatik 1.000tik gora herritar joango dira hurrengo larunbatean, ekainak 8, Durango eta Iruñea batuko dituen giza katera. Errenteria-Oreretari 85. eta 86. kilometroa egokitu zaizkio. Erabakitzeko eskubidearen alde egingo dute giza katea, Gure Esku Dago dinamikaren eskutik.
Autobusean joateko gomendatu dutenez, Errenteria-Oreretatik ere antolatzen ari dira. Izena emateko Gure Esku Dagok Foru plazan duen lokaletik pasatu daiteke.
Egun horretan bertan, giroa alaitzeko Xanti, Maddalen eta buruhandiak izango dira, musikariekin batera, Errenteria-Oreretari egokitu zaizkion kilometroetan.
Horrez gain, gomendioen gida ere atera du, eta hemen duzue atxikituta:
Gure Esku Dagoren gomendioak.