Tabako kerik ez dute nahi
https://www.youtube.com/watch?v=GjQ5El8dxa0&feature=youtu.be
Gaur goizean tabako kearen kontrako martxa egin dute Zumarditik abiatuta. Bertan parte hartu dute Errenteria-Orereta ikastetxeetako haurrek, udal taldeetako ordezkariek nahiz herritarrek. Oro har, herritarra kontzientziatu nahi izan dituzte tabakoaren kea arnasteak duen kalteen inguruan, baina batez ere gazteak, erretzen ez hastera bultzatzeko.

Ondoren, Zumardian sari banaketa egin dute. Ikasturtean zehar, ez erretzearen aldeko logo edo mezu bat egiteko lehiaketa bat izan da, eta Orereta Ikastolako 1.D gela izan da garaile.