Beraun-Kaputxinoetako obren lizitazioaren harira, udal gobernu taldeak “atzera” egin behar izan duela esan du PSE-EEk, eta horrenbestez, geratzen diren lan guztiak batera egin.
PSE-EEk egindako salaketak, “desio zuten efektua” izan duela esan du, “asteazken honetan bertan, hirigintza zinegotziak auzo elkarteei posta elektroniko bat bidali baitie, esanez, udal gobernu taldeak obra bere osotasunean aterako duela lizitaziora”.
Alabaina, PSE-EEk kritikatu du lehen obrak bere osotasunean egiteko falta zen dirua, orain “bat-batean” agertu dela, eta 300.000 eurori buruz hitz egiten ari direla.
Udal gobernu taldeak obren edo inbertsioen gaineko erabakiak, “bide bakarretik eta parte hartze nahiz adostasunik gabe” hartzen dituela salatu du PSE-EEk.