Sinadurak biltzen aritu dira
Aitzol Gogorzaren muturreko egoera salatzeko eta haren berehalako etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea egin du gaur goizean, LAB sindikatuak Iztietako anbulatorioaren atarian. Larri gaixo dago Gogorza; nahasmen obsesibo konpultsiboa du, eta sarri eraman behar izan dute erietxera bere gaixotasunaren larritasunagatik.
Gogorza etxeratzeko eskaera ez dute pankartarekin bakarrik egin, eta nahi duenak sinatzeko aukera ere izan du.
Gaur elkarretaratzea izan da, baina bihar, berriz, nazio mailako manifestazioa egingo dute Ondarroan, larri gaixo dauden euskal preso guztiak etxeratzeko. Hamabi dira larri gaixo dauden presoak. Manifestazioa 12:30ean abiatuko da herri hartako zumarditik.