1975a baino lehenagoko emakumeen argazkiak biltzen ari da Berdintasun Kontseilua
Berdintasun Kontseilua Errenteria-Oreretako emakumeek industrializazio garaian egin zuten ekarpenak biltzen ari da. Horrekin lotutako argazkiak ere bildu nahi ditu, eta horretarako, herritarrengana jo du. Hala, 1975. urtea baino lehenagoko argazkiak izanez gero, udalera bideratzeko eskatu du. Baldintza bakarra emakume horretan emakumeak lanean azaltzea da.

Argazkia izanez gero, udaleko artxiboan uzteko eskatu du. Astelehenetik ostiralera dago zabalik 08:00etatik 14:00etara. Argazkiaren inguruko datuak jasoko dituzte, argazkia eskaneatu eta argazkiaren kopia udal artxiboan gordetzeko baimena eskatuko dute. Aurrerago agian erakusketa bat antolatuko duela aurreratu du.
Historia bilduzBerdintasun Sailak aurreratu duenez, emakumeen oroitzapenak eta garai hartan zituzten oroitzapenak biltzen ari da. “Fabriketan egiten zuten lanaz aparte, emakumeek egiten zituzten beste hainbat lanen berri” jaso dutela gaineratu du: baserritarrak , jostunak, espartingileak, saltzaileak, zaintzaileak, garbitzaileak…
Ikerketaren izena Gaileta egileak eta gehiago: bizipenetatik historiara. Emakumeen aztarnak Errenteriako industrializazio prozesuan (XIX eta XX. mendeetan). Publikatzeko zain dago.