Hiru egun eta hamaika ekitaldi. Haur gazte eta helduek non gozatu izango dute ekainern 6an hasi eta 8an amaituko diren Mendekoste Jaiekin. Urtero bezala, Zabarre izango da protagonista nagusia eta berak murgilduko du aurten ere lezo jai giroan. Lezoko elkarte eta eragileak dira beste protagoniosta nagusiak, izan ere, beraien “eginahala” eta inplikaziorik gabe halako jaiak antolatzea ezinezkoa litzatekeelako. Esfortzu hori eskertu dute bereziki Ainhoa Zabalo allkateak eta Mikel Arruti Kultura eta Euskara zinegotziak jaiak aurkezteko egin duten agerraldian, “haien konpromisoa eta lanerako grina eskertu behar dugu, aurten ere Mendekoste Jaiak herriko eragileen laguntzari esker ospatuko ditugulako”, gaineratu du Zabalok.
Zabarreren zapia soinean aurkeztu du egitaraua Arrutik. Mendekosteen izaera herrikoia nabarmendu du lehenik eta behin, “herritarrekin eta herritarrentzat egindako festak dira. Ekitaldi xumeak antolatu ditugu, guztiak doakoak. Baina hiru egunez non gozatu izango dugu lezoarrok eta inguruko herrietatik gerturatuko direnak”.
Berritasunak izan badirela esan du Arrutik egitarauari dagokionean. Lehena, Zabarre piratari harrera egiteko gunea izango da, itsasoa utzita Xoxolurrera joko dutelako aurten. Herri batukadaren laguntzarekin egingo diote bertan harrera piratari lezoarrek. Pregoian ere iragarri dituzte aldaketak, “orain arte alkate txikien pregoia izan bada, hemendik aurrera Pirata Txikien pregoia izango dugu”.
Sagardo festa
Hogeita hamar ekitaldiz gozatzeko aukera izango da mendekosteetan. Ostiralean bertan, piraten afaria egingo dute Gurutze Santuaren plazan, eta bakoitzak etxetik eraman beharko ditu jatekoak. Edatekoa, sagardoa, udalak jarriko duela aurreratu dute. Sagardo Festa ere egingo dute. Larunbat arratsaldean egingo dute festaren hamaseigarren aldia eta urtero bezala ez da sagardotegietako uztarik izango, Lezoko baserrietan egindako sagardoa baizik. Lezoko Dantzazaleek taldeak antolatu duen XX. mendeko erromeria, Irrien Lagunen txokoa, buruhandi eta erraldoiak edo rock kontzertuekin osatu dute besteak beste egitaraua.
Gure esku dago
Ekainaren 8an Gure Esku Dagoren nazio mailako ekitaldia izango dela eta bertara joateko autobusak Lezotik goizeko bederatzietan abiatuko direla nabarmendu dute Zabalok eta Arrutik: “Hala ere 14:30ean bueltan izango dira Gure Esku Dagoren ekitaldira joan eta jaietako bazkarian parte hartu nahi duten lezoarrek horretarako aukera izan dezaten”.
Aniztasunaren eta ingurumenaren alde dagoela Lezo eta jarrera sexistak edo ingurumenaren kontrako erasoak ez dituztela onartuko azalduta, lezoarrak zein inguruko herrietako bizilagunak Mendekoste Jaiekin gozatzera deitu ditu Zabalok.
Egitaraua
Ostirala, ekainak 6
- 18:00: Zabarre pirataren bila Xoxolurrera joango dira Batukada herrikoiaren laguntzarekin. Hitzordua 18:00etan Pasaia Lezo Lizeoaren eraikinaren aurrean.
- 19:00: Poteoa ElektroTxufla txarangarekin.
- 19:30: Pirata Txikiek jaiei hasiera emango diete. Jarraian buruhandi eta erraldoiak Munttar Txistulari taldeak lagunduta.
- 20:00: Preso eta Iheslarien aldeko enkartelada.
- 21:00: Piraten afaria Gurutze Santuaren plazan. Ondoren DJ Iker.
- Gazte afaria Carmen jatetxean. Jarrain karaokea Ibaiondon.
Larunbata, ekainak 7
- 10:00: Diana eskualdeko dultzaineroen eskutik.
- 11:00: Lezoko esukal dantzazaleen hamaiketakoa Karlos Saldise plazan.
- 11:00: Irrien lagunen txokoa Karlos Saldise plazan.
- 12:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar txistulari taldeak lagunduta Bekoerrotatik abiatuta.
- 13:00: Tomas Garbizu LUME bandaren emanaldia Gurutze Santuaren Plazan.
- 14:30: Bazkaria Karlos Saldise plazan. Ondoren Andoni Ollokiegiren emanaldia.
- 16:30: Truck txapelketa Tiñelu elkartean.
- 17:30: Pilota esolako finalak Goiko plazako frontoian.
- 18:00: XVI: Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan.
- 19:00:Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar txistulari taldeak lagunduta Bekoerrotatik abiatuta.
- 22:30: Dantzaldia Modestorekin Gurutze Santauren plazan.
- 23:00: Kontzertua Ibaiondon.
Igandea, ekainak 8
- 9:00: Diana eskauldeko dultzaineroen eskutik.
- 9:00: Gure Esku Dago ekitaldirako abiatuko diren autobusen irteera.
- 11:00: Meza Nagusia San Joan Bataiatzailearen elizan.
- 12:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar txistulari taldeak lagunduta Bekoerrotatik abiatuta.
- 14:30: raileko desfilearen aldeko bazkaria Bekoerrota kiroldegian. Amaieran karaokea.
- 17:30: Altxorraren bila. Abiapuntua Bekoerrota kiroldegitik (Jendea mozorrotuta joatea eskatu dute).
- 19:00: Kantu kantari
- 21:45: Tomas Garbizuko Musika Bandarekin zezen suzkoa.