Toki Alaiko ikasleak odola emateko kanpainan
Toki Alai DBHko 2. mailako ikasleak zenbait elkartasun proiekturi forma eman diete ikasturtean zehar eta orain, jendaurrean horiek garatzeko unea iritsi da. 2. mailako ikasgela bakoitzak proiektu ezberdin bat aurrera eraman dute; hala nola, alkoholiko anonimoak, elikagai bankua eta odol emaileena. Irudian, Gipuzkoako odol emaileen elkartekoekin elkarlanean abiatutako kanpaina ikus daiteke, Zabaltza plazan. 23 gaztetxok parte hartu denera iniziatiba honetan, eta informazioa banatzen aritu dira goizean zehar herritarren artean kontzientzia piztu nahian.