Kopako finala jokatuko du Donibane Eskubaloiak larunbatean
Gabaz Elgoibarren kontra jokatuko du finala Donibanek, larunbatean, Andoaingo kiroldegian, 17:45ean. Sanjuandarrak zaleak lagunduta bidaiatuko dute Andoainera, eta klub arrosak gogoratu du autobusak Errenteria-Oreretatik abituko direla, Iztietako autobus geltokitik, 16:00etan eta 17:00etan. Zaleei hamar minutu lehenago han egoteko askatu diete, antolakuntza errazteko. Iaz gutxigatik ihes egin zien kopak sanjuandarrei; aurten Donibanera ekartzeko saiakera egingo dute, gogotsu.