Kontsulta antolatuko dutela iragarri dute atez atekoaren kontrakoek
Alkateordetza bete zuten atzo Trintxerpen atez atekoaren kontra deitutako batzarrean bildu zirenek. Deitzaileek, atez atekoaren gaineko kontsulta antolatuko dutela iragarri zuten batzarrean, nahiz eta plenoak Pasaitarren Eskubideak mozio bidez egindako eskaera ez babestu. Batzarrean EAJko, PPko eta PSE-EEko hainbat udal ordezkari izan ziren, baita San Marko Mankomunitateko buru Denis Itxaso ere. Han izan zen baita ere, Ezker Anitza-IUko zinegotzi Xabier Pombo. Batzarraren bukaeran balkoietan zintzilikatzeko aldarriak banatu zizkietan batzarrean bildutakoei.