Kontserbak erosteko aukera, ekainean, Errigorarekin
http://www.youtube.com/watch?v=LO2rk2ZPyc8&feature=youtu.be
Astelehenean aurkeztu zuten Errigoraren ekaineko kanpaina, Lau Haizetararen egoitzan. Kanpaina berriko eskaintza kontserbak izango dira: menestra, potxak, zainzuriak, piperrak, zainzuri ekologikoak eta orburuak.
Errigorako produktuen aurkezpena
Astelehenean aurkeztu zuten Errigoraren ekaineko kanpaina, Lau Haizetararen egoitzan. Kanpaina berriko eskaintza kontserbak izango dira: menestra, potxak, zainzuriak, piperrak, zainzuri ekologikoak eta orburuak.
Apirilean 2.100 olio litro saltzea lortu zuten, eta oraingoan ere produktu berriekin mugimendua izatea espero dute. Horretarako
saretuzp[abildua]gmail.com helbidera idatz daiteke.
Nafarroa hegoaldeko ekoizle eta Euskal Herriko kontsumitzaileen harreman zuzenak bideratzea du helburu egitasmo horrek.
[box]
Prezioak
- Menestra: sei poto 14 euro
- Potxak: hamabi poto 21 euro
- Zainzuri: hamar lata 28 euro
- Piperrak: hamabi poto 27 euro
- Zainzuri ekologikoak: hamabi poto 54 euro
- Orburuak: hamabi poto 42 euro
[/box]