Kantu jira egingo dute igande arratsaldean Portua auzoan
Herritar talde batek kantu jira antolatu du igande arratsalderako, ekainaren 1erako, Hondarribian. Emeki elkartearen egoitza paretik abiatuko dira 19:00etan eta San Pedro kaletik gora eta behera ibiliko dira euskal kanta herrikoiak abesten, musikarien laguntzarekin. “Umore onean kantu herrikoiak gogoratu nahi dituzten guztiei zabalik dago ekitaldia, eta kantuen letrak eskuragarri izango dira”, azaldu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi duenari kuadrozko painueloa urdina lepoan janztea eskatu diote.