3.200 erabiltzaile joan dira Oarsoaldeko igerilekuetara azken zortzi hilabetetan
Zortzi hilabetez Oarsoaldeko lau herritakoren bateko kirol instalazioen bazkide denak, bere herritik kanpo, eskualdeko beste herrietako igerilekuetara bazkide txartel berarekin sartzeko aukera izan du. Oarsoaldeko igerilekuen erabilera komuna, ordea, etzi bukatuko da, eta horrenbestez, hortik aurrera, bakoitzak bere herrian erabili ahal izango du txartela.
Oarsoaldeko Kirol Koordinazioaren Mahaiak balorazio positiboa egin dute, eta denbora horretan, 3.200 erabiltzaile pasatu direla jakinarazi du.
Hirugarren ikasturte da iniziatiba horri eusten zaila, eta ikasturte bakoitzean denbora tartea ezberdina izan da: hiru hilabetetik hasi eta ikasturte osora arte. Datorren ikasturtera begira ez dute aurreratu mantenduko den ala ez, baina datuak jasotakoan aztertuko dutela esan dute.
Nolanahi ere, pozik agertu dira, eta esan dute ezer gehiago kobratu gabe, berea ez den udalerria lan egiten duten pertsonek bertako igerilekura joan ahal izan dutela, esate baterako, edo jarduerak elkarrekin egin udalerri ezberdinetan bizi diren familiek, edo besterik gabe, kirol instalazioak ezagutu.