Euskadiko txapelketaren eta Openaren azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan
Trinketeko Euskadiko Txapelketaren eta Estatuko Trinkete Openaren azken jardunaldia egingo dute asteburu honetan, eta Irungo Ramuntxo Trinkete Klubeko zenbait bikote eta Kurpil Kiroletako bikote bat arituko dira bertan.
Euskadiko txapelketari dagokionez, lau bikote irundar daude, hiru Ramuntxokoak eta bestea Kurpil Kiroletakoa. Larrarte-Loza II, Letamendia-Telletxea eta Monserrat-Loza I bikoteak dira dagoeneko finalerdietan daudenak; denak Ramuntxokoak. Lazkano-Cruz Kurpileko jokalariak bestalde, azken jardunaldiaren zain daude.
Era berean, Ramuntxoko lau bikotek Estatuko Trinkete Openaren lehen jardunaldietan sailkatzea lortu dute. Hala, Monserrat-Begiristain bikoteak bere aldetik finalerdietarako sailkatzea lortu du; Larrarte-Almandoz eta Martinez-Mutuberria bikoteei aldiz, urrats bat soilik falta zaie finalaurrekoan izateko.