Beldar baten istorioaz ariko da Didau Antzerki Faktoria larunbatean
Beldartxo jatuna antzezlana taularatuko du Didau Antzerki Faktoriak maiatzaren 31n, ostiralarekin. Umeei zuzendutako euskarazko obra da Didaurena, eta 17:00etan abiatuko da, Amaia KZn.
Antzezleak eta txotxongiloak izango dira antzezlanaren protagonistak, eta eszenografia alaia eta ikusgarria aurkeztuko dute. Beldar baten istorioa azalduko dute bertan, musikaz lagunduta. Loretxu eta Bartolo basoan bizi diren bi pertsonaien laguntzarekin, arrautza batetik atera den beldarraren eraldaketa ikusiko dute haurrek, antzerkiak erantsitako magiarekin beti ere.
Sarrerak prezio bakarrean salgai jarriko dira, ohiko lekuetan edota leihatilan bertan, 4,10 euroan.