Atez atekoaren alde dauden herritarrak batzeko asmoz batzarra antolatu dute San Pedron
Trintxerpe eta San Pedroko herritar talde batek “hondakin bilketa sistemaren inguruan sortu den desinformazioaz arduratuta” batzar bat deitzea erabaki du. Batzarra ekainaren 5ean izango da, izango da, 19:00etan, San Pedroko udal aretoan. Deitzaileek zehaztu dutenez “atez ate sistemaren alde dauden herritarrak biltzea da” beren asmoa.