Jolas parke berriak San Pedron eta Antxon
Pasai Antxon estreinatu berri dute parkea, eta San Pedrokoa aste honetan jarriko dute, pilotalekuko plazan. Haurrentzako bi jolas egitura eraikiko dituzte San Pedron: batetik, txirrista duen egitura bat, eta bestetik, bi kulunkako egitura. Horrez gain, haur parkeetan erabili ohi den gomazko lur berezia jarriko dute. Halaber, M. Oliber plazan, saskibaloian jolasteko bi saski jarriko ditu Udalak.

Pasai Antxon hilaren 16az geroztik dago erabilgarri Gure Zumardiko parke berria. Parke zaharra lehengo irailean kendu zuten, gutxieneko segurtasun baldintzak ez zituelako betetzen. Orain, parkearen ondoan dauden harmailak txukundu behar dituztela iragarri du udalak. Harmailetako eserlekuak kendu egin dituzte, egurrak askatzen ari zirelako, baina laster horiek konponduko dituztela zehaztu dute.