Lehen Erregionalekoek emaitza ona lortu behar dute gaur Idiazabalen
Igoerako ligaxkan gol bat falta izan zitzaion Lehen Erregionaleko Hondarribiari Preferentera igotzeko, baina azken aukera bat izango du, 5. postuaren lehia. Gaur hasiko du kanporaketa zuzena Idiazabalen kontra, kanpoan; aurrez aurre Erregional Mailako defentsa onena (Idiazabal) eta gol gehien sartzen dituena (Hondarribia). Hondarribiarrek emaitza ona lortu nahi dute heldu den asteburuan Hondartzan igoera lortzeko. 16:30ean hasiko da partida Idiazabalgo belar artifizialeko Arizkorreta futbol zelaian.