Oiartzungo EH Bilduk jakinarazi du igandean botoen zenbaketa egingo duela Girizian, hauteskunde eskolak ixterakoan. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak dira igandean. Bertara herritar oro gonbidatu dute.
Bestalde, 2015-2019 diagnosi prozesuaren barruko bileren egutegiaren berri eman du koalizioak. Honakoak dira.
- Hilaren 24an, larunbata, ongizateari buruz hitz egiteko bilduko dira Fermiñenen 09:30ean.
- Hilaren 26an, astelehena, parte hartzea hartuko dute gaitzat Fermiñenen, 19:00etan.
- Hilaren 27an, asteartea, gazteriari jaramon egingo diote, Fermiñenen ere, 18:30ean.