Oarsoaldeko merkatari eta ostalariek ere, ekarpenak egingo dituzte
Partaidetzazko Aurrekontuak egitasmoa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak Orasoaldean, Bidasoan, Urola erdian eta Tolosaldean. Horren bidez, eskualde bakoitzeko biztanleek 50.000 euro zertan inbertitu nahi dituzten proposatzeko aukera izango dute. Lehenengo fasean, herritarren proposamenak jasotzea da helburu nagusia eta horretan ari dira parte hartze tailerren bidez.
Oarsoaldeko merkatari eta ostalariek ere izango dute ekarpenak egiteko aukera, eta horretarako, pintxo tailerra egingo dute hilaren 27an. Oiartzunen izango da tailer hori, Oarsoaldeko Garapen Agentziaren egoitzan (Astigarraga bidea, 2) 14:00etatik 15:30era.