Iraitz Mateo bertsolari oiartzuarra Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren finalean izango da igandean, Arrasaten. Beste zazpi bertsolarirekin ariko da lehian. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketako finalera pasatuko dira.
Bertsopaperen eskolarteko txapelketan ere jaso zuen saria Mateok. Harekin batera, Araitz Sagarna oiartzuarrak ere bai saria jaso zuen.