VIII. urtea beteko du aurten Kemen Dantza Taldeak eta Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak antolatzen duten Hondarribia Dantzan jaialdiak. Asteburu osoan euskal dantzen hiriburu izango da Hondarribia eta Kemeneko dantzariek erakustaldiak emango dituzte han eta hemen, herriko kale eta plazetan.
Hondarribia Dantzan 2014. Egitaraua
Hilak 23, ostirala
- 20:00. Hitzaldi-kontzertua Kultur Etxean, Ortzadar euskal folklore elkarteko musikariekin.
Hilak 24, larunbata
- 17:30. Hondarribiko kaleetan zehar Biasteriko dantzariek, Otsolar Lizartzako dantzariek eta Iruñeko Ortzadar folklore elkarteko dantzariek emanaldiak eskainiko dituzte.
- 18:30. Dantza agerketa Santa Maria Magdalena plazan, Biasteriko, Lizartzako eta Ortzadarreko dantzariekin.
- 20:30. Santa Maria Magdalenan, Erromeria, Kemen dantza taldeko musikariekin.
Hilak 25, igandea
- 11:00. Bailaran euskal dantzak ikasten diharduten Kemeneko Adaxkako dantzarien bilkura burutuko da. Santa Maria Magdalenatik abiatuz herriko kaleak alaitu ondoren, 12:00etan Arma plazan guztien artean dantza agerketa burutuko dute.