Giza katerako metroa eta autobusa erosteko aukera izango da egunero
Gaur egingo dute Gure Esku Dagoren aurkezpena, Itsas Etxean. Erabakitzeko eskubidearen alde ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza katerako metroa oraindik erosi ez duten hondarribiarrek, egunero izango dute horretarako aukera, lanegunetan Itsas Etxea parean eta asteburutan Portuan.
Erabakitzeko eskubidearen alde ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza katera joan nahi eta oraindik metroa erosi ez duten hondarribiarrek, egunero izango dute horretarako aukera, Hondarribiko Gure Esku Dago egunero jarriko baitu mahai informatiboa. Orain arte astebururo jarri dute informazio mahaia baina hemendik aurrera, eta giza katearen egunera arte, egunero jarriko dute: astegunetan Itsas Etxearen atarian, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan Portuan, eguerdi aldera.
Gaur, ostirala, egingo dute ekainaren 8ko giza-katearen aurkezpena Itsas Etxea Auditoriumean, 19:00etan. Hondarribiak giza katearen 105. kilometroa osatuko du, Arakilen (Nafarroa) eta horretarako 400 herritar behar dira. Antolatzaleek autobusak jarriko dituzte eta txartelak salgai jarriko dituzte gaur Itsas Etxean. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta 12 urtetik beherakoek 2 euro. Autobusetako txartelez gain, metroak (5 euroan) eta elastikoak salduko dituzte.