Gipuzkoako erakustaldia errepikatu nahi dute trainerillek Euskadikoan
Emakumeetan Hibaika eta gizonetan Hondarribia izan dira Gipuzkoako trainerillen Ligako nahiz Txapelketako irabazleak. Aurreko asteburuan Mutrikun lortu zituzten behin betiko garaipen horiek eta asteburuan Euskadiko Txapelketa egingo dute estropada eremu horretan berriro.
Emakumeetan Hibaika eta gizonetan Hondarribia izan dira Gipuzkoako trainerillen lehietako irabazleak. Biek ala biek herrialdeko liga (bederatzigarren estropadakoa) nahiz txapelketak irabazi dituzte. Aurreko asteburuan Mutrikun lortu zituzten behin betiko garaipen horiek, ligako azken estropada eta Gipuzkoako Txapelketa bertan egin zirelako. Asteburuan Euskadiko Txapelketa egingo dute estropada eremu horretan berriro.
Sailkapen estropada bihar egingo dute, 16:30etik aurrera. Finala, berriz, igandean egingo dute, 11:00etan hasita. Hibaikako emakumeek eta Hondarribiako gizonek lehen kontrario zuzena etxekoa izango dute; izan ere, bai emakumeetan zein gizonetan, ligan txapelketan bezala, San Juan izan dutelako atze-atzean. Euskadikoan ere izango dira arrosak, gogor borrokatzeko prest.
Gizonetan, ordea, hondarribiarrek eta sanjuandarrek Bizkaiko trainerillak estu-estu lotu beharko dituzte, indartsuak baitira. Emakumeetan, berriz, Zumaia da Hibaika eta San Juanen kontrario nagusia.