Gaztak eta Hiruzta txakolinak uztartuko dituzte hilaren 31an Dasta Gazta & Txakoli dastamen tailerrean. 12:00etan hasiko da tailerra baina ordu laurden lehenago azaldu behar dute interesdunek.
Gaztak eta Hiruzta txakolinak uztartuko dituzte hilaren 31an Dasta Gazta & Txakoli dastamen tailerrean. 12:00etan hasiko da tailerra baina ordu laurden lehenago azaldu behar dute interesdunek.
Tailerraren xedea da jakitea zein gazta uztartzen diren hoberen Hiruzta eta Hiruzta Berezia txakolinekin, eta horretarako Miriam Uranga zentzumenezko analisian aditua denak eta gazten teknologian aditua den Laura Zabaletak beharrezko azalpenak emango dituzte. Orotara, hiru motako sei gazta dastatuko dituzte Hondarribiko bi txakolinekin: “Gastronomia balio handiko produktuak dastatuko dira, eta azalduko digute zein gazta uztartzen diren hoberen txakolin mota bakoitzarekin. Aroma, izaera eta zapore ezberdineko nahasketak dastatuko ditugu, kontrastea sortzen dutenak nahiz osagarriak”, azaldu dute Hiruztakoek.
Tailerrak ordu eta erdi iraungo du gutxi gorabehera eta 22 euroko prezioa du. Erreserbatzeko 943 64 66 89 telefonora deitu behar da edo Hiruztako posta elektronikora
idatzi.