Biteri "pertsonentzat berreskuratzeko" lanak herriaren ikuspegi orokorrean kokatu behar dira, gobernu taldearen ustez
Biteri kalea biziberritzeko eta “pertsonentzat berreskuratzeko” lanak herri ikuspegi orokor baten barruan kokatu behar direla adierazi du gaur goizean Errenteriako udal gobernu taldeak. Hori esateko mugikortasun eta bizikidetza (autoen eta oinezko nahiz bizikleten artekoa) arrazoiak nabarmendu dituzte, eta esan dute hori egiteko ideia ez dela bat-batean sortu, “erdiguneko merkatariek eskatu zuten, trafiko azterketetan aurreikusita dago, eta Plan Estrategikoan adostasun maila handia lortu zuen”. Gainera, Biteriko aldaketak herritarrekin eta merkatariekin elkarlanean hitzartu zirela esan dute.
Ikuspegi orokorrari dagokionez, udal gobernu taldeko kideek esan dute oinez mugitzea, garraio publikoa erabiltzea eta bizikletaren erabileraren handitzea ardatza dela euren politikan ibilgailu pribatuen aldean, eta oinezkoentzako espazioak irabazteaz gain, Eskola Bidea edo 30 Gunea bezalako iniziatibak lantzen ari direla esan dute, auzoetarako irisgarritasun plana eta alde zaharraren biziberritzea bezala, “azken batean, neurri horiekin guztiekin, Errenteria osasungarriagoa, seguruagoa, erosoagoa eta erakargarriagoa izango da”. Eta ikuspegi orokor horretan ere kokatu dute inguruan dauden Alaberga kaleko zati batean, nahiz Bidasoa kalean espaloiak handitzea eta oinezkoentzako erraztasunak ahalbidetzea.
Udal gobernuko kideak kontziente dira Biteriko aldaketek trafikoan eragina izango dutela, baina esan dute, kale hori erabili beharrean badaudela alternatibak, bai herri barruan zein sarbideetan