Gaur zortzi abiatuko da Trintxerpen Musikaz Blai jaialdia, ostiralean, eta ekainaren 7an amaituko da. Astebeteko epean musika ardatz dute hamarnaka ospakizun izango dira Trintxerpen, gehientsuenak kontzertuak, baina baita, dantza, jolas, ikuskizun eta txapelketak ere.
Gaur zortzi abiatuko da Trintxerpen Musikaz Blai jaialdia, ostiralean, eta ekainaren 7an amaituko da. Astebeteko epean musika ardatz dute hamarnaka ospakizun izango dira Trintxerpen, gehientsuenak kontzertuak, baina baita, dantza, jolas, ikuskizun eta txapelketak ere.
Urtero legez, Gudarien Enparantzan eta Serafin Esnaola plazan izango dira kont

zertu gehienak, eta baita haurrentzako antolatutako bestelako jarduerak ere. Jaialdiak dituen gastuak estaltze aldera, Gudarien Enparantzan txosna jarriko dute, eta karpa ere izango da han, kontzertuetarako.
Guztira, 1500 lagun inguruk parte hartuko dute musika eskolak antolatutako jaialdian. Musikako ikasle guztiez gain, aurten, Milagroko Musika Banda izango da Trintxerpen. Hilaren 31n, Dantzari Txiki Eguna izango da, eta besteak beste, Ordizia, Urretxu eta Zumarragako dantzari txikiek hartuko dute parte. Larunbata, abesbatzen eguna izango da baita ere, eta Pasaiako abesbatza guztiek kantatuko dute. Igandea, berriz, musika banden eguna izango da, eta Milagroko Musika Bandaz gain, Trintxerpeko eta Donibaneko bandek joko dute.
Ekainaren 2an, alkateordetzan izango da kontzertua, Irungo eta Pasaiako gitarra ikasleekin, eta astearte eta ostirala bitartean, egunero, Gudarien Enparantzako karpan musika eskolako ikasleen kontzertuak izango dira. Arratsaldero, bi ordu eta erdiz izango dira kontzertuak.
Asteburuarekin batera, euskal doinuek hartuko dute Trintxerpen. 250 txistulari inguruk pare hartuko dute antolatutako alardean, eta Gipuzkoako 59. dantza solte txapelketa jokatuko da Gudarien Enparantzan, 15 bikoteren partaidetzarekin. Alkarkidek parte hartuko du ere, Musikaz Blai Jaialdiaren bukaeran herritarrak dantzan jartzeko asmoz.
[box]
Hilak 30, ostirala
Serafin Esnaola plaza
17:30: Karmengo Ama ikastetxeko ikasleen ikasturte bukaerako jaialdia (gitarra, perkusio, dantza eta abesbatza)
18:30: Pasaia Musikaleko konboak.
Gudarien plazan
18:30: Haurrentzako jarduerak, Boveda Gazte Elkartearen eskutik.
Maiatzak 31, larunbata
Gudarien plazan
11:00: Dantzari txiki eguna. Kalejira eta talde hauen emanaldia: Eskola, Elizalde, San Luis eta Lamiak.
12:30: Trintxerpeko kantu-jira bilduko da eta barrutiko kaleetan ibiliko da.
Serafin Esnaola plazan
18:30: Pasaia Musikaleko abesbatzak: Pasaia Txikitxo, Pasaia Txiki, Pasaitxo, San Luis Ikastetxea – Illumbe eta Ibaiertz – Pasaia Gazte eta Pasaia Abesbatza.
Ekainak 1, igandea
Serafin Esnaola plazan
11:30: Kalejira eta kontzertua, Pasai Donibane, Milagro (Nafarroa) eta Trintxerpeko musika-bandekin.
Ekainak 2, astelehena
19:30: Pasaia eta Irungo musika eskoletako gitarra taldeen kontzertua, Trintxerpeko alkateordetzako areto nagusian.
Ekainak 3, asteartea
Gudarien plazan
17:00: Buruhandiak.
18:00: Musika Eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 4, asteazkena
Gudarien plazan
17:00: Buruhandiak.
18:00: Musika Eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 5, osteguna
Gudarien plazan
17:00: Buruhandiak.
18:00:Musika Eskolako ikasleen kontzertua.
Ekainak 6, ostirala
Gudarien Enparantzak
17:00: Buruhandiak.
18:00:Txipli txapla pailazoak:
Tomaxen abenturak.
Serafin Esnaola plazan
18:00: Abesbatza hauen emanaldia: Trintxerpeko Jubilatuen Elkarteko abesbatza, Ondartxo abesbatza eta Trintxerzahar abesbatza.
19:30: Musika Eskolako tronboi taldea.
20:15: llumbe Akordeoi Orkestra.
Ekainak 7, larunbata
Serafin Esnaola plazan
12:00:Gaiteroak
12:30: Arraiketai txaranga
20:00:VII. txistularien alardea. Parte-hartzaileak: lau barrutietako eta Euskal Herriko zenbait eskoletako txistulariak, metal taldea, perkusio taldea, Illumbe Abesbatza, Ibaiertz Abesbatza eta Pasaiako Musika Eskolako dantzariak.
21:00: Dantza emanaldia plazan Pasai Antxoko Alkarkide taldearen eskutik
Gudarien plazan
18:30: Gipuzkoako Haurren Dantza Askatuko 59. txapelketa.
Ekainak 23, astelehena
20:00: San Joan bezpera. Dantzak zuhaitzaren inguruan eta sua.
[/box]