Txorimaloak Soinu Taldearen emanaldia igandean ikusgai

Txorimaloak Soinu Taldeak ikuskizuna aurkeztuko du hilaren 25ean, igandearekin, Amaia Kultur Zentroan (12:00). Hasiera batean soilik soinu talde gisa eratu zen arren, denbora igaro ahala beste instrumentu batzuk, koreografiak… lantzen joan da. Emanaldia debalde izango da, baina bertaratu nahi duten lagunek gonbidapenak jaso behar izango dituzte, Turismo Bulegoan larunbatera arte, edo Amaiaren leihatilan egunean bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.