Ikastetxeetan garatutako prebentzio programen berri eman du udalak

Irungo Udaleko Maite Cruzado Gizarte Ongizate zinegotziak eta Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak, 2013-2014 ikasturtean aurrera eramandako prebentzio programen inguruan aritu dira gaur goizean, Amaia Kultur Zentroan egindako agerraldian. Hala, menpekotasun ezberdinen kontra tokiko gobernutik zein Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako programak dira, besteak beste: Lagunekin baratzean, Txotxongilo, Zineskola, Kerik gabeko ikasgelak, eta Menpekotasun Prebentzio Programa Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Hastapena. Programen xehetasunak bertan aurki daitezke. Hezkuntza maila ezberdinetan garatutako programak dira denak. Opila egunaren gainean ere mintzatu dira bestalde bi zinegotziak, eta aurtengo ekitaldian “normaltasun osoz” igaro dela adierazi dute. “Alkoholarekin harremana duen larrialdirik gabe igaro zen eguna”, gaineratu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.