Euskadiko Mendi Bizikleta Opena, larunbatean, San Pedron
Trintxerpeko Klub Atletikoak antolatuta Pasaiako Herria, Euskadiko Mendi Bizikleta Opena izango da San Pedron larunbatean, Mendiolatik barrena. Zirkuituak 5,940 kilometro ditu eta proba Ligarako puntuagarria da. Larunbatean bertan eman daiteke izena, San Pedroko pilotalekuan. Zazpi kategoria izango dira; Kadete, Junior, Emakumeak, beteranoak, M 30, 23 urte azpikoak eta elitea.
Eskoletako lasterketa, aurretik
Euskadiko Ireki bakarkakoa 19:30ean hasiko da, baina aurretik, eskoletako proba izango da. 15:00etan irtengo dira helmugatik eskola kirola programaren barruan antolatutako proban izena ematen dutenek. Haurrek 2,58 kilometroko zirkuitua du eta 2000 eta 20001 urteen artean jaiotako haur guztiek har dezakete parte.