Irun Fatcory sorkuntza lantegiak erakusketa bat eta zenbait tailer antolatu ditu maiatza eta ekainerako, txiki, gazte zein helduentzako. Beranger Laymond, Patricia Lomez eta Judith Millot artistek osatutako erakusketa abiatuko da lehena, eta arkitektura, hirigintza eta paisajismoa bateratuko ditu. Maiatzaren 30etik ekainaren 13ra arte zabalik egongo da.
Horrez gain, 4 eta 12 urte arteko umeei, soilik gaztelaniaz, zuzendutako hiru tailerren berri ere eman du Kultura departamentuko Belen Sierra zinegotziak. Lehena, ‘
Del plano al volumen‘ maiatzaren 30ean garatuko da (17:30-19:30) eta bolumenarekin egitura ezberdinak osatuko dituzte ikasleek.
Bigarrena, ‘
Maquinas de sensaciones‘ tailerra ekainaren 6an egingo dute, ordutegi berean. Zentzumenak landuko dituzte tailer horretarako parte hartzaileek, eta makina bat eraikiko dute.
Azkenik, ‘
El jardin‘ tailerra aurrera eramango dute, ekainaren 13an ordutegi berean. Umeen sorkuntza pizteko paisaiak proiektatuko dituzte eta hortik abiatuta jardinak diseinatuko dituzte.
Tailer bakoitzak 25 euroko prezioa du, eta izena emateko 633 351 545 telefono zenbakian, edo Irun Factoryren
e-postan edota egoitzan ere egin daiteke.