Ala itsasontzi bat eraikiko dute asteburuan Albaolako arotzek

XX. mendera arte sagardoa zein bestelako zamak garraiatzeko ala itsasontziak erabiltzen zituzten Urumea ibaian, eta usadio hori ahaztu ez dadin, asteburuan, Albaola elkarteko arotzek horietako itsasontzi baten erreplika eraikiko dute Donostiako kaian. Proiektuak Urumearen dinamizazio turistikoa du helburu eta Lizeaga eta Petritegi sagardotegien laguntzaz gauzatu da. Donostia/San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburutzak antolatutako Olatu Talka kultur jaialdiaren barruan kokatu behar da iniziatiba. Behin ala itsasontzia eraikita, Urumea inguruan gastronomia, turismoa eta ondarea batzeko baliabide turistiko gisa erabiliko dute. Horrez gain, igandean, 13:30ean, idiek tiratutako gurdi kupela izango da kaian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.